Jarduerak

Jardueren egutegia

Egutegian elkarteak antolatzen dituen jarduera guztiak aurkituko dituzu, asteroko sozialak, klandestinoak, tailer bereziak (Lindy, Balboa, etab.) eta urtero ospatzen den Donosti Belle Swing festibala.

Dantzarientzat interesgarriak suerta daitezkeen Donostia eta inguruko DLHDKE-renak ez diren ekintzak ere argitaratzen ditugu!

Ohiko jarduerak

Swing Merkatuan

Donostia eta inguruko Lindy Hopperrak igandero elkartzen gara, 12:00etatik 14:00etara Antiguoko merkatuan (Pl. Alfonso XIII, eliza ondoko eraikin txuria), libreki dantzatzeko edota klasean ikasitakoa praktikatzeko.

Swing dantzari buruz jakin mina sentitzen duen edozein pertsonari irekitako jarduera da hau. Anima zaitez, giro ederra egoten da eta!

Dantza lagun artean Caledonian tabernan

Astean zehar Swing dantzatzeko aukera paregabea! Bi astetik behin (astearte edo asteazkena) egurrezko zoruan dantzatu ahal izango duzu Caledonian-en 20:30tatik 23:00tara! 

Goian ageri den egutegia kontsulta ezazu eta anima zaitez hurrengo dantza sozialera etortzera! 

Donosti Belle Swing Jaialdia

2016az geroztik Donosti Belle Swing jaialdia ospatzen dugu urtero. Nazioarteko irakasle eta musika taldeen partaidetza izaten dugu bertan eta Donostiako aretorik esanguratsuenetan dantzatzen dugu! 

Festibala urrian edo azaroan izaten da. Ez ezazu galdu! Jaialdiaren web gunean oraingo edizioaren informazioa aurki zenezake: www.donostibelleswing.com.

Jardueren Memoria