Bazkidetza

DLH-ko bazkide egin zaitez!

Babestu nahi gaituzu? Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteko kide bazara, bultzatzen ditugun jarduerak aurrera eramaten lagunduko gaituzu: dantza sozialak, klandestinoak, festibalak, ikastaroak… Nahi izanez gero, jarduera horien eta elkartearen antolakuntzan ere parte hartzeko aukera edukiko duzu, Bazkideen Asanbladaren bidez. Beraz, aldez aurretik eskerrik asko!

50€koa da urteroko kuota; honen bidez, Donosti Lindy Hop-ek antolatutako ikastaro edo festibal guztietan hainbat abantaila edukiko diztuzu, hala nola prezio murriztua eta matrikulatze epe aurreratua.

Gainera, DLHDKE zenbait elkarteekin senidetuta dago:

  • Swingvergüenza (Gasteiz)

  • PamplonaSwing (Iruñea)

  • La Rioja Swing (La Rioja)

  • Burgos Swing (Burgos)

  • Swingside Bilbao (Bilbo)

Beraz, antolatzen dituzten tailerretan eta festetan bazkideen prezioa eduki dezakezu (Gastroswing jaialdia izan ezik).

Gure familiarekin bat egin nahi baduzu, hurrengo formularioaren bidez bidali iezaguzu zure datuak. Ahalik eta lasterren idatziko dizugu xehetasun guztiekin.