Nor gara?

Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea Donostia eta inguruko swing dantzariek 2015ean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Hainbat jardueren bidez Lindy Hop eta Swing familiako dantzak (Charleston, Authentic Jazz, Balboa, Blues, Tap) sustatu eta zabaltzea da gure asmoa, hala nola Jazz klasikoa eta inguruko estiloetako (Ragtime, Dixieland, Swing, Blues, R&B) musika eta dantza hedatzea. Helburu hauek lortzeko, aldian-aldian publikoari zabalik dauden hainbat jarduera antolatzen ditugu, hauen artean dantza sozialak, klandestinoak, jaiak, tailerrak edota “Donosti Belle Swing” festibala.

Gure lanean lagundu edo babestu nahi gaituzu? Hemen egin ezazu klik!

¿Zer da Lindy Hop-a?

1943an AEBtan Life aldizkariak “dantza nazionaltzat” hartu zuelarik, influentzia afroamerikarreko dantza soziala dugu Lindy Hop-a.

New York-eko Harlemen aurkitzen den Savoy bezalako lokal mitikoetan hedatu zen Lindy Hop-a 30. hamarkadan, hurbilekoak diren blues, balboa, charleston, shag edo klake, bezalako dantzekin harreman estuan, bertan “Shorty” George Snowden, Frankie Manning edo Whitey’s Lindy Hoppers bezalako dantzariak aritzen zirelarik.

“20. eta 30. urte eroekin” identifikatzen da Lindy Hop-aren estilo alai, dinamiko eta ikusgarria. Gaur egun, hurrengo bideoan ikus dezakezunez, sasoian dago berriz ere, mundu zabaleko hainbat Lindy Hopperren grinari esker.

Gehienetan bikoteka dantzatzen da Lindy Hop-a, bata “leader”-a (pausuak bideratu edo agindu) eta bestea “follower”-a (jarraitzailea) izaten direlarik.

Egia da tradizionalki leader-ak mutilak eta follower-ak neskak izan direla, baina gaur egun bakoitzak nahiago duena hauta dezake, bi paperak egiten moldatzen dena ere badago. Dena den, bakarkako beste modalitate batzuk ere badira, “Solo Jazz” bezalakoa, abestiren baten bikoterik gabe bazaude, geldirik egoteko aitzakiarik egon ez dadin.

Etor zaitez gu ezagutzera!

Donostiako Swing eszena ezagutu nahi? Igandero Antiguoko merkatuan egiten ditugun dantza sozialetan bisitatu gaitzazu, hurbildu zaitez klandestinoren batera (kalean egiten den dantzaldia) edota hasieratik hasi nahi baduzu, klaseetara apunta zaitez! Hemen klik egin ezazu Donosti Lindy Hop-en jardueren egutegia ikusteko, edo Facebook-eko orrian jarrai gaitzazu, bertan jarduera guztiak publikatzen ditugu eta.